ISTRIPUA

Emakume bat larri zauritu da gaur goizean Almandozen izandako auto istripuan

N-121-A errepidea itxita geratu da istripuaren ondorioz, eta zirkulazioa Belateko gainetik desbideratu dute.

2010eko abenduaren 31
20:09
Entzun
23 urte emakume bat larri zauritu da gaur goizean Almandozen (Nafarroa) izan den auto istripuan. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, emakumea zihoan autoa errepidetik atera da 06:15ean, N-121-A errepidean.

Istripuaren ondorioz, suhiltzaileek atera behar izan dute emakumezkoa autotik, eta anbulantzia batek Nafarroako Ospitalera eraman du. Errepidea itxita geratu da, eta zirkulazioa Belateko gainetik desbideratu behar izan dute, NA-1210 errepidetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.