istripua
Emakume bat zauritu da Errenterian, bere etxeko balkoia erorita
Hirugarren pisuko balkoi bat erori da Errenterian, eta bertan zegoen 65 urteko emakumea zauritu egin da. Goizeko 9:10ean erori da balkoia, barruko atarira. Emakumea zauritu egin da, baina, Udaltzaingoak azaldu duenez, ez du zentzua galdu, eta besoan zauritu den itxura zuen. Eritxera eraman dute.
Errenteriako Kapitain Enea kaleko 13. zenbakian gertatu da istripua. Orain, Udaleko teknikariak eraikuntzaren egoera aztertzen ari dira, balkoia zergatik erori den jakiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu