Emakume bat zauritu da eta 11 behi hil dira sute batean
BILBO. Emakume bat zauritu zen, atzo, Artzentalesko Rebollar auzoko ganadutegi batean izandako sute batean. Sua arratsaldeko hirurak aldera piztu zen ganadutegiko nabeetako batean, eta 11 behi eta zezen bat hil zituen. Emakumea Gurutzetako ospitalera eraman zuten kea arnastu zuelako eta eskua erreta zeukalako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu