Genero INDARKERIA

Emakume bat zauritu zen atzo Elgoibarren bere bikotearengandik ihes etxeko leihotik erorita

Gizona lehenago ere, beste bikote baten salaketa medio, genero indarkeria delituagatik auzipetua izan zen. Ospitaletik atera da gaur.

2011ko otsailaren 7a
12:22
Entzun
Elgoibarren 30 urteko emakume bat zauritu zen atzo, bere bikotearengandik ihes egiten ari zela, etxeko leihotik erorita. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizona atxilotuta dago, eta emakumea ospitalera eraman zuten; hainbat zauri izan arren, ez du hiltzeko arriskurik, eta gaur ospitaletik atera da emakumea.

Emakumeak salatu duenez, gizonak etxean atxiki zuen atzo. Emakumea jotzen ari zela, hori arropa eskegitzeko soketan zintzilikatu zen kolpeengandik ihes eta bost metroko erorikoa izan zuen. Abixua jaso ondoren ertzainak bertara joan ziren, eta emakumea nola zintzilikatu zen eta nola erori zen ikusi zuten.

Emakumeak etxetik joateko asmoa zuen atzo, eta gizonari hori jakinarazi zionean atxiki zuen horrek. Lehenagotik ere beste bikote batek gizon bera salatu zuen, eta auzipetua izan zen Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.