Emakume bat zigortu dute etxekideari erasotzeagatik
LASARTE-ORIA. Etxekide zuen gizonari busto batekin eraso egin eta labanaz mehatxu egiteagatik, emakume bat zigortu dute. Lasarte-Orian (Gipuzkoa) gertatu zen, 2008an. Andreak gizonari eraso zion, eztabaida bat izan ondoren, eta, epaiaren arabera, hiltzeko mehatxuak egin zizkion. Epaiketan, zigorra onartu zuen emakumeak. 1.200 euroko isuna pagatu beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu