Gipuzkoako epaile batek 120 euroko isuna ordaintzera eta sei egunez uneoro lokalizatua izateko moduan egotera zigortu du emakume bat, Irunen gizon bati buruan kolpe bat eman ziola leporatuta. Biek lehen bikote harremana eduki zuten.
Urtarrilaren 12an izan zen ustezko erasoa, kale batean. Kolpeak lepoaldean zauriak eragin zizkion gizonari. Epaiaren arabera, emakumeak sakelako telefonoz irainak eta mehatxuak ere egin zizkion beste egun batean.
Emakumeak epaiketan onartu egin zuen fiskalaren zigor eskaera. Horretaz gain, auziko kostuak bere gain hartuko ditu, eta urtebetean ezingo du gizonarengana hurbildu eta ezingo du harekin harremanetan jarri.