Emakume batek alaba bahitu ote duen ikertzen ari dira
BAIONA. Andre batek 15 urteko alaba bahitu ote duen ikertzen ari da Polizia. Aitak salatu du astearte eguerdian emakumea alabaren eskolara joan zela eta eraman egin zuela. Hori baieztatzekotan, bigarren bahiketa luke andreak. Hain zuzen, astearte arratsaldean epaitzekoa zuten, sei urtez alaba bahituta izan zuelako, 2004tik 2010 arte; Erresuma Batuan atzeman zuten. Epaiketara ez zen agertu emakumea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu