GIZARTEA

Emakume baten gorpua atzeman dute Mauleko Uhaitza ibaian

60 urte inguru zituen. Argoagako biztanle batek ikusi du hilotza, eta Frantziako Poliziak atzeman du arratsaldean.

2015eko irailaren 17a
08:08
Entzun

Sud Ouest kazetaren arabera emaztearen senarrak desagertua zela abisatu zuen. Goizean ikusi du gorpua herritarrak, 10:45 aldera, Kazeta.eus atariak jakinarazi duenez. Larrialdi zerbitzuak ohartarazi ditu, eta bertara joan dira suhiltzaileak eta Frantziako Polizia.

Gorpua bilatzeko lanetan aritu dira urpekariak, eta helikoptero bidez ere saiatu dira hura topatzen. 15:15 aldera atzeman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.