Bilboko Garate kalean emakume bat hil da eguerdian, leihotik erorita. Ertzaintza haren etxera sartu denean gizon bat aurkitu du bertan labanaz zaurituta, baina bizirik. Gertatutakoa ikertzen ari dira segurtasun indarrak, baina baztertu egin dute indarkeria matxistaren hipotesia.