Duela 10 egun desagertutako Abadiñoko 70 urteko emakumezko baten hilotza topatu dute Ibaizabalen (Bizkaia).
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 13:27an topatu dute, Iurreta parean, eta suhiltzaileak joan dira gorpua ibaitik ateratzera.
Martxoaren 9an salatu zuten emakumearen desagertzea, eta ordutik bila ari zen Ertzaintza.