Sexu abusuak

Emakume bati sexu abusua egitea egotzita, gizonezko bat atxilotu dute Bilbon

Bilboko Udalak babesa eskaini dio erasoa jasan duen emakumezkoari.

Maiatzean Getxon sexu eraso baten kontrako elkarretaratzea. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
2017ko ekainaren 23a
13:07
Entzun

Asteazkenean Basurtuko parke batean ukituak egin zizkion gizonezko batek emakumezko bati. Lekuko batek atzetik jarraitu zion erasotzaileari, hura ihesean zihoala, eta argazkia atera zion. Atzo, Ertzaintzak atxilotu egin zuen gizonezkoa, 33 urtekoa.

Bilboko Udalak agiri instituzionala kaleratu du gaur erasoa salatzeko, eta babesa eskaini dio erasoa jasan zuen emakumezkoari.

"Emakumeak errespetatzen ez dituen edozein jarrera" salatzen duela ohartarazi du udalak, "keinuak, jarrera matxistak edota muturreko erasoak". Halakoen aurrean aktibo izateko eskatu die herritarrei, "salatuz eta ez onartuz".

Erasoa salatzeko mobilizazioetan parte hartuko duela jakinarazi du.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.