Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, emakume batek salatu du gizonezko batek sexu erasoa egin diola 10:00 aldera Zazpikaleetan. Ukituak egin dizkio, eta inguruan zegoen udaltzain talde bati eman dio gertatutakoaren berri.
Horiek eraman dute emakumea Miribillako polizia etxera, eta bertan salaketa aurkeztu du. Ikerketa abiatu du Udaltzaingoak, eta erasotzailearen bila ari da.
Aste Nagusian Bilbon gertatutako hirugarren sexu erasoa da. Asteartean, bi gizon atxilotu zituzten, txosna gunean zeuden hiru emakumeri ukituak egitea egotzita. Gainera, igande goizaldean sexu erasoa egin zioten emakume bati Arriaga antzokiaren atzealdean.
Horiez gain, Udaltzaingoak gizonezko bat atzeman zuen asteazkenean, bikotekidea jotzea egotzita.