Igande goizaldean gertatu zen erasoa, Gasteiz kanpoaldean. Emakumeak txabola bateraino lagundu zuen gizona, eta, bertan, kolpeka eta ostikoka hasi zitzaion andreari. Igitai batekin ere mehatxu egin izon, eta sexu harremanak izatera behartu zuen. Lo geratu zen gizona, eta emakumeak ihes egin eta laguntza eskatu zuen.
Erietxean artatu zuten andrea, eta salaketa jarri zuen gero.