Emakume bati ukituak egitea egotzita, gizon bat atxilotu dute Ordizian

Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Andre bati sexu ukituak egitea leporatuta, 44 urteko gizonezko bat atzeman du Ertzaintzak Ordizian (Gipuzkoa). Atzo goizaldean izan zensexu erasoa, 03:00ak inguruan. Biktima taberna batean zegoen. Gizon bat gerturatu eta enbarazu egiten hasi zitzaion. Ondoren sexu ukituak egiten hasi zitzaizkion, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez.

Emakumea ordubete inguru egon zen tabernatik atera gabe, irteteko beldurra zuelako. Gertatutakoaren berri izan bezain laster Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen tabernara. Handik gutxira atxilotu zuten gizonezkoa, sexu abusua egitea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.