Kurdistan

Emakume talde batek Kurdistanen kontrako erasoa salatu du Iberdrola dorrean

Enpresak Turkiarekin dituen harremanak gaitzetsi ditu emakume taldeak. Iberdrolako segurtasun pribatukoek bultzaka eta tiraka kanporatu dituzte eraikinetik.

2019ko urriaren 30a
15:50
Entzun

Kurdistanekin Elkartasun Ekimena taldeak Twitter bidez zabaldu dituen bideotan ikus daitekeenez, emakume talde bat Bilboko Iberdrola dorrera sartu da, Turkiak Kurdistanen kontra egin duen azken erasoaldia salatzeko. Iberdrolaren segurtasun pribatuko zerbitzuek bultzaka eta tiraka kanporatu ditu dorrera sartu diren emakumeak. Pankarta batekin kanpoan zegoen beste talde bati, berriz, eraikinean sartzea galarazi dio.

Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak adierazi duenez, emakume taldeak Iberdrolaren eta Turkiaren arteko harremanak gaitzesteko egin duela protesta ekintza enpresaren Bilboko egoitzan. Turkiak Kurdistanen kontrako erasoaldia hasi zuen urriaren 9an, Siria iparraldean segurtasun eremu bat sortu nahi zuela argudiatuta. Hilaren 17an, bost eguneko su-etena adostu zuten Turkiak eta AEBek. Su-etena amaitu behar zen egunean, Rojavan "segurtasun eremu bat" osatzea onartu zion Errusiak Turkiari.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.