36
Emakumeak Legebiltzarrean.
Eusko Legebiltzarreko hamargarren legealdian ere gizonezko hautetsi gehiago izango dira: 75 legebiltzarkidetik 36 baitira emakumeak eta 39 gizonezkoak. Zerrenda parekideak egin dituzte alderdiek herrialde guztietan, baina zenbait kasutan hautetsi kopuru bakoitia lortu duten alderdiek gizonezkoak jarri dituzte aurretik, eta horrek sortu du desoreka. Herrialdeka, Gipuzkoa da lurralde bakarra hautetsi emakumezkoak gehiago dituena: hamahiru dira, eta gizonezkoak, hamabi. Bizkaian, 12 hautetsi dira andrazkoak, eta 11 Araban. 2009an, 33 emakumezko izan ziren, eta 42 gizonezko, eta 2005ean, 43 andrazko eta 32 gizonezko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu