PROSTITUZIOA
Emakumeak prostituitzera behartzegatik, atxilotuta
Espainiako Poliziak Rita E. 27 urteko nigeriarra atxilotu zuen iragan ortziralean Iruñean, hainbat emakume prostituitzera behartzeagatik. Poliziaren arabera, atxilotutako emakumeak prostituten eskaera egiten zuen, eta Iruñean hartzen zituen Nigeriatik bidaltzen zizkietenak. Ondoren, prostituzioan lan egitera behartzen zituen, «zorrak kitatzeko». Hori lortzeko, mehatxu fisikoak eta psikologikoak erabiltzen zituen; azken horiek magia beltzaren edo vudu bidez gauzatzen omen zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu