Espainiako Gobernu Ordezkaritzak jakinarazi du Barakaldon (Bizkaia) emakumeak prostituziora behartzen zituen sare bat desegitea lortu dutela; hiru pertsona atxilotu dituzte, sare horretako kide izatea leporatuta. Haientzat ziharduten lau emakume atzematea lortu dutela esan dute.
Emakumeen lekukotasunari atxikita hasi zen operazioa; salatu zuten Paraguaitik ekarri zituztela engainatuta, bizi hobe baterako esperantzekin. Behin iritsitakoan, ordea, zapalkuntza egoeran zeuden: prostituzioan jardutera behartzen zituzten; egunean ordubete bakarrik zuten libre, eta etengabeko jazarpen egoeran zeuden.
Irabazten zuten diruaren erdia bidaia pagatzeko zela esaten zieten, eta, beste erdia beraientzat izango zela agindua bazieten ere, esandakoa baino askoz ere gutxiago ematen zieten.
Bi emakume eta gizonezko bat dira atxilotutakoak.