Emakumeen Nazioarteko eguna

Emakumeek lan munduan pairatzen duten diskriminazioa salatu dute sindikatuek Bilbon

Krisialdi ekonomikoak emakumeak bereziki kaltetu dituela adierazi dute.

2009ko martxoaren 6a
17:32
Entzun
Sindikatuek deituta, emakumeek lan munduan jasaten duten diskriminazioa salatu dute milaka pertsonek gaur Bilbon. Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatu dute eta hainbat enpresetan emakume langileek bizi duten egoera "eskasa" salatu dute. Igandean ospatuko den Emakume Langileen Nazioarteko egunaren karietara egin dituzte ekitaldi horiek.

ELA sindikatuak Geure buruaren jabe lelopean manifestazioa egin du goizean. LABek eta UGTk elkarretaratzeak egin dituzte, Arriaga Antzokian eta patronalaren atari aurrean, hurrenez hurren. UGTk, berriz, sari banaketa egitea hautatatu du, eta Elvira Martinez eta Conchi Lopez sindikalistak saritu ditu, "emakumeen alde urteetan egindako lanarengatik".

Bestalde, Bilboko eta Gasteizko Udalek berdintasunaren aldeko adierazpenak onartu dituzte gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.