AURTEN HILDAKOAK
•Apirilak 3. Yanela Zarumaren hilotza agertu zen Morea aintziran (Beriain, Nafarroa). Bikotekide ohiak lehen aldiz deklaratu zuenean, ukatu egin zuen Zaruma hil izana. Baina, bigarrenez epailearen aurrera eraman zutenean, hil eta gorpua aintzirara bota zuela aitortu zuen. 22 urte zituen hildako emakumeak.
•Ekainak 16. Leiho batetik erori ostean zendu zen emakume bat Durangon (Bizkaia). Bere buruaz beste egin zuela zabaldu zen hasiera batean, baina, ikerketa egiteko beste bide batzuk jarraitu, eta bikotekidea atxilotu egin zuten. Deklaratu eta gero, gizona espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak. Hildakoa 30 urte inguruko andre bat zen.
•Uztailak 3. Rosario Roman hil eta alaba zauritu egin zuen honen bikotekide ohiak Hernanin (Gipuzkoa). Goizaldean, 05:30ean, gertatu zen, herri erdi-erdian: labanaz eraso zien gizonak ama-alabei. 55 urte zituen Romanek, eta hiru seme-alabaren ama zen. Salatua zuen bikotekide ohia hirutan gutxienez, baina ez zioten babes neurririk jarri.