Emakumeen aurkako indarkeriagatik, bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Emakumeen aurkako indarkeria leporatuta, bi gizon atxilotu zituen Ertzaintzak larunbatean, bat Gasteizen eta beste bat Bilbon. Gasteizen atxilotutako gizona atxilotzeko eta espetxeratzeko agindua zuten, eta emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta atxilotu zuten. 45 urteko gizonak laban batekin egin zion mehatxu emakume bati etxe batzuen atarian, ukitzeak egiten zizkion bitartean. Oinezko batek emakumearen oihuak entzun, eta erasotzaileak ihes egin behar izan zuen.

Bestalde, 19 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Bilbon, haurdun zegoen bikotekidea jotzea leporatuta. Erasoa gertatu zen etxeko bizilagunek ohartarazi zuten Ertzaintza, laguntza oihuak entzun ostean. Emakumea kalean topatu zuten ertzainek, eta ospitalera eraman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.