1927. urtetik ohitura den legez, 84. aldiz egin zaie aurten omenaldia Gipuzkoako kofradietako arrantzale ohiei. Donostiako omenaldia izaten da handiena, baina euskal kostaldeko beste hainbat herritan ere egiten zaie omenaldia arrantzaleei.
Aurtengo omenaldian emakumeak izan dira protagonista, egin ohi zuten lana txalotzeko eta goraipatzeko hartu baitute aurtengo arrantzaleen eguna.