Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, Bilboko San Frantzisko kaleko etxe bateko zeinbat bizilagunek Ertzaintzari hotsegin zioten, andrezko batek amari eraso egin ziola adierazteko. Ertzainak esandako lekura joan zirenean, ustez tratu txarrak jasan dituen emakumezkoa aurkitu zuten, eta alabak eskailera buruan behera bota zuela agertu zien. Halaber, tratu txarrak askotan ematen zizkiola erantsi zuen.
Hori guztia aintzat hartuta, 32 urteko AI.F.M. atxilotu egin zuten. 2004an ere atxilotu zuten, orduan ere amari tratu txarrak ematea leporatuta.
Tratu txarrak
Emakumezko bat atxilotu dute Bilbon, amari eraso egitea egotzita
32 urteko emakumezko bat atxilotu du Ertzaintzak Bilbon, amari tratu txarrak ematen zizkiolakoan. Zehazki, ama etxeko eskaileretan behera botatzea leporatzen diote. 2004an ere atxilotu zuten amari tratu txarrak ematea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu