Emakumeen kontrako indarkeria

Emakumezko bat bortxatzea egotzita gizonezko bat atxilotu dute Bilbon

Halaber, 22 eta 23 urteko beste bi atxilotu dituzte beren bikotekide ohiei eraso egiteagatik.

2008ko abuztuaren 1a
14:17
Entzun
Hiru gizonezko atxilotu ditu Bilboko Udaltzaingoak azken orduetan genero delituekin zerikusia dutelakoan.

Bart gauerdian 40 urteko gizonezko bat atxilotu dute, Olano kalean, emakumezko bat bortxatu duelakoan. Udaltzaingoak emandako azalpenen arabera, 24 urteko emakume hori prostituzioan aritzen da, eta haren zerbitzuak kontratatu zituen ustezko bortxatzaileak. Zerbitzu hori betetzeko inguruko orube batera joan dira ondoren, eta hara iritsitakoan, ordaintzeko eskatu dio emakumeak. Orduan, lurrera bota du, jo egin du eta bortxatu.

Atzo goizeko hiruak aldera, berriz, Rodriguez Aries kalean gizonezko bat emakume bat ukabilaz jotzen ari zela ikusi zuten udaltzainek. Hurbildu zirenean, erasotzailea bikotekide ohia zela agertu zien biktimak, eta, gainera, urruntze agindupean zegoela. 23 urteko E.G.A.F. atxilotu egin zuten udaltzainek.

Handik zortzi ordura, berriz, 19 urteko neska batek dei egin zien udaltzainen San Frantzisko kaletik. Bikotekide ohiak, 22 urteko C.H.P.k, erasotzeko ahalegina egin zuela agertu zien, hura ere urruntze agindupean egon arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.