Emakumezko bat hilda aurkitu dute Tolosan, indarkeria arrastoekin

Emakumezko bat hilotz aurkitu zuten atzo arratsaldean Tolosan (Gipuzkoa), bere etxean. Ertzaintza heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da, eta gorpuak indarkeria zantzuak zituela baieztatu du Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.

2006ko irailaren 1a
16:47
Entzun
Atzo arratsaldean, 15:15 aldera aurkitu zuten 46 urteko andrea hilda, beren etxean, Tolosako Santa Maria kaleko 10. atarian. Ertzaintza heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da, eta bide hori errazteko autopsia egiten ari zaizkio gorpuari Donostiako Auzi Medikuntzako Institutuan.

Udaltzaingoko iturriek, berriz, suizidioaren hipotesia ez dutela baztertzen agertu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.