Gizartea

Emakumezko bat zauritu da Barakaldoko etxe bateko sutean

2008ko apirilaren 1a
12:58
Entzun
Barakaldoko (Bizkaia) etxebizitza batean sutea izan da bart, eta emakume bat erietxera eraman behar izan dute, arnasketa arazoekin.

4:20an izan da sutea, Murrieta kalean, eta ke handia sortu da. Hori dela-eta emakume hark (51 urte) arnasketa arazo handiak izan ditu; Gurutzeetako erietxera eraman dute. 54 eta 27 urteko gizonezkoek ere izan dituzte arnasa hartzeko arazo batzuk.

Etxeko bizilagunak dira hirurak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.