Emakumezko iruindarrak bizitza galdu duen istripua goizeko bederatziak eta hamaika minututan izan da. SS-6252-AM matrikula duen Renault Clio batek obrako kamioi baten kontra talka egin du.
Istripua izan den lekura Foruzaingoaren hiru patruila eta atestatu taldea joan dira. Errepidea 20 minutuz moztuta egon da.
Auto istripua
Emakumezko iruindar bat hil da Arren, kamioi batekin aurrez aurre jo eta gero
M.E.V.Z. 23 urteko emakumezko iruindar bat hil da gaur goizean bere autoak kamioi baten aurka talka egin ostean. Istripua NA-30 errepidean izan da, Ezkabako bihurgunean. Autoan bi lagun zihoazen. Nafarroako Gobernuaren iturrien arabera, hildako emakumearekin zihoana, 29 urteko A.O.O. iruindarra larri dago eta Nafarroako Ospitalera eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu