Emakunde: "Tradizioak ezin dira eskubideen gainetik jarri"

Bideoa: Jaizkibel konpainiaren ibilbidea (Gorka Rubio, Argazki Press). [berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2165/[/berriatb]

2014ko irailaren 8a
07:16
Entzun

Jaizkibel konpainiak ibilbidea egin ondoren, harrera egin diote hainbat erakundetako ordezkarik. Alarde parekideak babesle izan ditu Emakunde, Gipuzkoako Aldundia eta EAEko Arartekoa. Udalbiltzak ere babesa adierazi dio.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako jarduneko presidentea, Eider Mendoza (EAJ), berriz, ez da joan; aurrekoetan joan izan da Lohitzune Txarola lehendakaria (Bildu), baina ez dago lanean, umea izan berri. Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatea ez da joan, eta Eusko Jaurlaritzak ere ez du bidali beste ordezkaririk.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak pauso bat emateko eskatu dio udalari, "arazo bihurtu den jaia" parekidetasunera eramateko. Izaskun Landaida Emakundeko buruak ere uste du udaletik lan egin behar dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.