Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundeak, dei egin du emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako "argi gorriak" ez itzaltzera, tolerantzia "izpirik" ez izatera. Bilboko erasoari "gaitzespen sendoena" azaldu dio, eta esan du emakumeen aurkako indarkeria dela emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri "latz eta gogorrena".
Uste du emakumeei zuzendutako "mehatxu" tresna dela indarkeria mota hori, eta dei egin dio gizarteari horrelako indarkeriaren inguruan sentitzen duen "nazka eta gaitzespena" adieraztera. "Emakumeen kontrako indarkeriaren eredua aldatzeko eskatzen dugu". Hori sentsibilizazioan, balio aldaketan eta hezkuntzan lanean jarraituz lor daiteke, haien esanetan.