emakumeen aurkako indarkeria

Emakundek dio "onartu" bai, baina ez duela "bat egiten" Laffageren kasuko epaiketaren erabakiarekin

Hilketa izan zela uste du erakundeak eta familiari bere elkartasuna adierazi nahi izan die.

2010eko abenduaren 28a
12:57
Entzun
Emakunde, emakumearen euskal erakundeak jakitera eman duenez, Nagore Laffageren kasuan Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia "onartuko" duela adierazi du, baina, ez duela horrekin "bat egiten" gaineratu du. Atzo eman zuten jakitera epaileek beraien erabakia: Laffageren kasua homizidioa izan zela eta ez hilketa.

Nagoreren familiari elkartasuna adierazi die "momentu latz hauetan", eta ekintzan maltzurkeriarik ez zegoela erabakitzea etsipenez hartu dute. Genero biolentziaren kasu bat bezala epaitu izan balitz, kondena luzeagoa izango lukeela hiltzaileak ere adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.