Genero indarkeria

Emakundek "gogor" gaitzetsi du emakume batek Trapagaranen jasan duen erasoa

Emakumeak Gurutzetako erietxean jarraitzen du, bigarren eta hirugarren mailako erredurekin. Ertzaintzak atxilo eraman zuen atzo 43 urteko gizon bat, emazte ohiari likido errekorra gainera botatzea egotzita. Emakundek elkarretaratzeetan parte hartzeko eskatu du, indarkeria amaitzeko. 

2013ko urriaren 10a
14:06
Entzun

Emakundek "gogor" gaitzetsi du atzo Trapagaranen (Bizkaia) emakume bati eraso izana, eta datozen egunotan antolatuko diren elkarretaratzeetan parte hartzera deitu du. Nabarmendu du "gizarte osoaren inplikazioarekin bakarrik eta emakume eta gizonen berdintasuna lortzeko behar den balio aldaketekin" lortuko dela emakumeen kontrako indarkeria desagerraraztea.

Emakumeak Gurutzetako ospitalean jarraitzen du, eta bigarren eta hirugarren mailako erredurak ditu gorputzaren %10ean. Erasoa atzo eguerdian gertatu zen, Trapagaranen; ustez, senar ohiak likido errekorra bota zion gainera, eta erredura larriak eragin zizkion. Gizona, 43 urtekoa, atxilo eraman zuen Ertzaintzak.   

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.