berdintasuna

Emakundek salatu du enpresetan ez dela betetzen Berdintasun Legea

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresek berdintasun planak egin ahal izateko metodologia aurkeztu du gaur erakundeak.

2012ko apirilaren 2a
15:57
Entzun

Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak adierazi du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresetan ez dela "ehuneko ehunean" betetzen Berdintasun Legea, eta, hori bete dadin lortzeko, enpresei berdintasun planak egiten laguntzeko metodologia aurkeztu du gaur.

Silvestrek azaldu du hainbat enpresaren eskarien ondorioz sortu dutela egitasmoa. Metodologia osatzeko, hiru urte eman dituzte lanean, sindikatuekin, aholkularitza erakundeekin eta bestelako erakunde pribatuekin. Metodo horren bitartez, enpresek kalkuku orri bat izango dute, berdintasunari dagokionez enpresaren datuak jasotzeko eta hobetu beharreko arloak identifikatzen laguntzeko.

Silvestreren arabera, datu zehatzik ez badago ere, 250 langile baino gehiago dituzten enpresa guztiek ez dute betetzen Berdintasun Legea; Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 66 enpresak dute berdintasun plana.

Legea betetzen ez duenari zigorra jartzea aurreikusten badu ere, Emakunde ez da "zigor hertsagarriak" jartzearen aldekoa, Silvestrek azaldu duenez. Adierazi du horren ordez beharrezkoa dela aholkularitzan lan egitea eta berdintasun planek lehiakortasunean eta produktibitatean izan ditzakeen onurak azaleraztea.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.