Politika

Eman diote Ibarretxeri senda-agiria, ebakuntza egin eta gero

Jaurlaritzako lehendakaria hortzetako infekzioagatik sartu zuten igandean Gurutzetako erietxean. Etxean jarraitu beharko du osatze lanetan, baina bihar ekitaldi batean parte hartuko du.

2008ko urriaren 1a
17:37
Entzun
Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariari gaur goizean eman diote senda-agiria Gurutzetako ospitalean (Barakaldo, Bizkaia). Igandetik egon da ingresatuta, hortzetako infekzioagatik. Astebete zeraman min horrekin eta igandean erietxera joan behar izan zuen.

Medikuek hasieratik esan zuten ez zeukala ezer larririk Ibarretxek. Hala ere, ebakuntza egin behar izan diote. Etxean -Ajuria-Enean- segitu beharko du osatze lanetan. Dena dela, bihar EHUren ikasturte irekiera ekitaldian parte hartuko du, Gasteizen.

Duela astebetetik infekzio hori izan arren, lehengo ostiralean Eusko Legebiltzarrean politika orokorrari buruzko eztabaidan parte hartu zuen Jaurlaritzako lehendakariak, eta igandean EAJren Alderdi Egunean izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.