ipar euskal herria

Emausek pobreziaren aurkako "lan ardatz bateratu bat" bilatuko du Angelun

Nazioarteko kongresua egingo du elkarteak martxoaren 19tik 24ra. 36 herrialdetako 400 ordezkari inguru bilduko dira.

2012ko martxoaren 6a
15:59
Entzun

Emaus elkartearen nazioarteko kongresua Angelun izango da, martxoaren 19tik 24ra, eta bilkura horretan datozen lau urtetan elkarteak eramango dituen lan ildoak eta antolaketarako estrategiak zehaztuko dituzte. Xedea "munduko pobreziaren aurka borrokatzeko lan ardatz bateratu bat marraztea" dela azaldu dute. 

Asia, Afrika, Amerika eta Europako 36 herrialdetako 400 bat ordezkari bilduko dira. Uraren kudeaketa publikoa, hezkuntza, migratzaileen eskubideak, pertsonen zirkulazio librea, osagarria eta finantza etikoa izango dituzte hizpide, besteak beste.

Publikoari proposatutako ekimen bat ere antolatuko dute hilaren 20an. Bihar elkarrekin bizitu, baldintzarik gabeko harrera eta zirkulazio askatasuna leloa duen eztabaida bat izango da Baionako unibertsitatean.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.