Gaur arratsaldean, Baionan, 40 urteko emazte bat atxilotu du poliziak, hirigintza agentzia bateko bi langile bahitzen saiatu delakoan. Emazteak etxeko alokairua ordaintzeko arazoak zituen eta konponbiderik ezean, agentziako bi langileak bulego batean giltzapetu nahi izan ditu. Langileek larrialdi deia egin dute eta berehala agertu da polizia agentzian. Poliziak atxilotu duelarik emazteak amore eman du neholako erresistentziarik erakutsi gabe.
Emazte bat atxilotu dute etxegintza agentzia batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu