Genero indarkeria

Emaztea erasotu duelakoan gizonezko bat atxilotu dute Zeanurin

Zeanuriko (Bizkaia) gizonezko bat atxilotu zuen atzo gauean Ertzaintzak, bere etxean, emazteari tratu txarrak ematen zizkiolakoan. Emazteak ertzainei esan zienez, hilko zuela esan zion, eta, gainera, hainbatetan eman dizkio horrelako tratuak.

2004ko maiatzaren 3a
11:17
Entzun
Atzo gaueko hamaika eta erdiak aldera gertatu zen atxiloketa. Bikoteak asteburua kanpoan igaro zuen, eta itzulerako bidaia guztia, gizonaren irainak eta heriotz mehatxuak jasaten egin zuela salatu zien emazteak ertzainei. Behin etxera iritsitakoan, gizonak jarrera berarekin jarraitu zuela eta Ertzaintzara deitzea erabaki zuela erantsi zuen. Hori egin zuenea, senarrak bi masaileko eman zizkiola azpimarratu zuen andreak.

Horrelako tratu iraingarriak sarritan ematen zizkiola ere esan zuen emazteak, eta, ondorioz, gizonezkoa atxilotzera erabaki zuten ertzainek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.