Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, emaztea eta adintxikiko alaba jo dituelakoan. Polizia iturrien arabera, ertzain bati ere egin zion eraso hau biktimak defenditzera joan zenean.
Atzo arratsaldeko bostak aldera izan zen gertaera, Eusko Legebiltzarraren inguruko taberna batean. Emakume batek eman zien ertzainei erasoaren abisua. Poliziak hara joan zirenean, gizonezkoak emaztea eskumuturretik helduta zeukala ikusi zuten. Une horretan erasotzaileak ertzain bati muturrekoa eman zion. Ertzain gehiagok joan behar izan zuten tabernara gizonezkoa atxilotzeko.
Honen emaztea eta alaba osasun zentro batera eraman zituzten. Zauri arinak dituzte.
Bikotekideari eraso egin ziolakoan Donostian beste gizonezko bat atzeman zuen atzo Ertzaintzak; 46 urteko bat. Egia auzoan izan zen gertaera, etxe batean. Emakumezkoak lepoan kolpeak ditu. Gizonezkoak irainak eta mehatxuak ere egin zizkion, polizia iturriek diotenez.
emakumeen aurkako indarkeria
Emaztea eta alaba jo dituela egotzita gizon bat atxilotu dute Gasteizen
Donostian 46 urteko gizon bat atzeman dute, bikotekidea jo duelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu