Genero indarkeria

Emaztea eta seme-alabak barruan zirela etxeari su ematen saiatu da gizonezko bat Lizarran

Behin baino gehiagotan egin zien hiltzeko mehatxua, eta, ondorioz, zaintzapean zeukaten. Hala ere, Guardia Zibila eta Lizarrako (Nafarroa) Udaltzaingoa iritsi zirenerako andrea eta seme-alabak etxean itxita zeuzkan eta gasolina botata.

2006ko azaroaren 23a
19:30
Entzun
Guardia Zibilak eta udaltzainek gizonezko bat atxilotu zuten atzo Lizarran, andrea eta 15 eta 16 urteko seme-alabak hiltzen saiatzea leporatuta.

Lizarrako Udaleko Emakumearen Berdintasun zerbitzutik jakinarazi dutenez, bazekiten gizonezko horrek tratu txarrak ematen zizkiola emazteari, eta, halaber, su emanda hiltzeko mehatxua egin ziela andreari zein umeei. Ondorioz, zaintzapean zeukaten.

Atzo goizean seme-alabak ez ziren eskolara joan, eta mehatxuaren berri bazutenez, Lizarrako Epaitegiari eta Udaltzaingoari abisua eman zioten, zerbait gerta zitekeela ohartaraziz.

Horren berri izan ostean, Guardia Zibila eta udaltzainak familia horren etxera joan ziren, eta gizonak andrea eta seme-alabak barruan itxita zeuzkala, eta su emateko asmoz gizonak inguru guztia gasolinarekin busti zuela ikusi zuten. Sueman ziezaien galarazi eta atxilotu egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.