Emakumeen kontrako indarkeria

Emaztea jotzea egotzita, gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen

Adurza auzoko bizilekuan emaztea jo zuelako atxilotu dute 31 urteko gizonezko bat.

2016ko azaroaren 2a
14:05
Entzun

Astelehen gauean Gasteizko Adurza auzoko etxe batean gizonezko bat emakumezko bat jotzen ari zen abisua jaso zuen Gasteizko Udaltzaingoak. Bertara joan ziren hainbat udaltzain, eta emakumezko bat topatu zuten, oihuka, bere etxebizitzako atean.

Etxe barrura sartu eta gizon-emakumeekin hitz egin zuten poliziek. Biek onartu zuten eztabaida izan zutela, eta gizonezkoak emakumezkoari bultza egin ziola eta ostizkoz jo zuela. Gertaerak ikusita, gizonezkoa atxilotu zuten.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.