Emaztea jotzen ari zen gizon bat preso hartu dute
BILBO. Udaltzainek 35 urteko gizon bat atxilotu zuten igande goizaldean Bilboko Heros kalean. Udalak azaldu duenez, emazteari joka ari zitzaion gizona, kalean bertan, udaltzainek ikusi zutenean. Gizonezkoa atxilotu, eta emakumea Basurtuko erietxera eraman zuten udaltzainek. Emazteak uko egin dio senarraren aurka salaketa aurkezteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu