genero indarkeria

Emazteari eta alabari eraso dielakoan atxilotu dute gizon bat Donostian

Ustez emakumea astindu, jo, eta hormaren kontra jarri zuen, eta alabak hainbat kolpe jaso zituen ama babestera joateagatik.

2013ko abenduaren 18a
11:31
Entzun

Emakumeak Ertzaintzari deitzeko tarte bat izan zuen, senarra erasotzen ari zitzaion bitartean. "Ageriko markak" zituzten biek, Ertzaintzak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Atzo 19:00 aldera gertatu zen.

Emakumearen arabera, duela hamalau urtetik jasan ditu kolpe psikiko eta psikologikoak, baina orain arte ez du salaketarik jarri, gizonaren mehatxuen ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.