Bart 43 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Bilbon, bere emazteari ustez begian ukabilkoa jotzeagatik. Emakumeak berriki ebakuntza izan du begi horretan eta ikusmena galdu egin du kolpearen ondorioz. Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzeetako ospitalera eraman zuten.
Lekuko batek emandako abisua aintzat hartuta San Frantzisko kaleko etxebizitzara hurbildu ziren ertzainak. Gizonezkoak ertzainei onartu zien emaztea jo egin zuela.
Erasoa
Emazteari ustez begian ukabilkoa jotzeagatik gizonezko bat atxilotu dute Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu