33 urteko gizon gazte bat atxilotu du bart Ertzaintzak Bilbon, andreari eskuarki tratu txarrak ematea egotzita. Ertzaintzak emandako azalpenen arabera, Urkixo zumarkaleko etxbizitza batean gizonezko bat emazteri eraso egiten ari zitzaiola agertu duen dei bat jaso dute bart hamaikak eta laurden aldera.
Etxe horretara joan direnean, andre batek zabaldu die atea, eta ondoko gela batean bere ahizpa eta senarra eztabaida bizian ari zirela, eta gizonak ahizpari erasoko ote zion beldur zela agertu die. Bikotea zegoen gelara joan, eta senarrak ez duela jo agertu du emazteak. Duela bi aste beste eztabaida batean jo egin zuela aitortu du, ordea. Gainera, emakumezkoak gorputzean tratu txarren zantzu ugari zituela ikusi dute ertzainek, eta senarrak eskuarki egiten ziola eraso ondorioztatu dute. Hori dela eta, 33 urteko A.Q.H. atxilotu egin dute.
Hiltzeko mehatxua Lazkaon
Lazkaon, berriz, 32 urteko R.S.R. atxilto du Ertzaintzak, emazteari eraso eta hiltzeko mehatxua egin zizkiolakoan. Atzo eguerdiko ordubiak aldera emakumezko bat joan zen Lazkaoko Udaltzaingoaren bulegora, ume batekin.Senarrak jo egin zuela , eta, gainera, aizto batekin hiltzeko mehatxua egin ziola agertu zien.
Minutu batzuen buruan senarra atzeman zuten San Prudentzio kalean, eta atxilotu ostean Ertzaintzaren esku utzi zuten. Andreak uko egin zion salaketa jartzeari, baina, hala ere, ofizioz diligentziekin aurrera jarraitzea erabaki zuen Ertzaintzak.
Emakumeen kontrako indarkeria
Emazteei eraso egitea egotzita bi gizon atxilotu dituzte, Bilbon eta Lazkaon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu