Hilberria

Emilio Alonso Manglano hil da, CESIDeko zuzendari ohia

GALen sorrerakin lotu zuten, baina ez zuten inoiz zigortu. HBko egoitza batean eginiko legez kanpoko entzuketen auzian absolbitu egin zuen Auzitegi Gorenak.

Berria.info
2013ko uztailaren 8a
18:26
Entzun

Emilio Alonso Manglano CESED Espainiako zerbitzu sekretuetako —egun CNI— zuzendari ohia hil da gaur Madrilen, 87 urte zituela.

1981ean izendatu zuten CESEDeko buru, urte horretako otsailaren 23an Espainiako ejertzitoak estatu kolpe saioa egin eta hilabete gutxira. Kargu horretan egon zen 1995era arte, PSOEko Felipe Gonzalezek hauteskundeak galdu baino urte bat lehenago arte. Hala ere, urte horretan, Espainiako Gobernuko Defentsa Ministerioko aholkulari bezala jarraitu zuen.

CESIDen buruzagitzan eginiko azken urteetan GALen sorrerarekin, Roldan auziarekin eta erreserbatutako fondoekin lotu zuten, besteak beste. Eta inputatu ere egin zuten Ramon Oñederra, Bixente Perurena, Angel Gurmindo eta Christian Olaskoagaren hilketen auzian. GALen sorreran parte hartu izanaren “zantzuak” antzeman zituen Baltasar Garzon epaileak, baina ez nahikoak. Era berean, delitua preskribatuta zegoela iritzita, lau euskal herritar horien hilketen auzian absolbitu egin zuten Manglano eta , harekin batera, Enrique Rodriguez Galindo eta Andres Cassinello jeneralak.

2003an berriz epaitu zuten, kasu honetan, HBko egoitza batean eginiko legez kanpoko entzuketen auzian. Arabako Lurralde Auzitegiak hiru urteko espetxe zigorra ezarri zion, baina Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota zuen zigorra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.