Endika Iztueta deportatu politiko santurtziarra joan den astean Cabo Verden hil zen, 22 urteko erbestealdiaren ondoren. Hain zuzen ere, Praia hiriburuko erietxe batean lan egiten zuen, eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, omenaldia egingo diote han urte hauetako lana eskertzeko. Ospitaleko zuzendariak, langileek eta Cabo Verdeko zenbait politikarik parte hartuko dute omenaldi horretan.
Iztuetaren gorpua asteazkenea helduko da Euskal Herrira, Loiuko aireportura. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak herritarrei dei egin die gorpuari harrera egitera asteazken gaueko hamar eta erdiak aldera aireportura hurbil daitezen.
Santurtzi (Bizkaia) jaioterrian larunbatean egingo diote omenaldia.
Heriotza
Endika Iztueta deportatu zenari omenaldia egingo diote Cabo Verden
Santurtzin ere bai, larunbatean gorpua iristen denean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu