euskal presoak

Eneko Aizpuru Espainiaren esku utzi du Frantziak, atzo atxilotu ostean

'Haika-Segi' auzian auzipetutako Eneko Aizpuru atxilotu zuen atzo Baionan Frantziako Poliziak Espainiako Poliziarekin elkarlanean. Espainiako berri agentziek zabaldu dutenez, 19:00etan atxilotu zuten Aizpuru Baionan, eta Frantziako Justiziak Espainiakoaren esku utzi du. Izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek haren kontrako bilatze eta atxilotze egindua emana zuen. Askatasunak jakinarazi duenez, bihar goizean eramango dute Auzitegi Nazionalera.

2005eko uztailaren 6a
19:21
Entzun
Askatasunak jakin ahal izan duenez goizeko bederatzi eta erdietan eramango dute Auzitegi Nazionalera, 5. instrukzio epaitegira, deklara dezan.

Hala ere, Aizpururen berri ofizialik gabe jarraitzen dutela nabarmendu du Askatasunak; hau da, inork ez duela argitzen non daukaten eta estradizioa gauzatu den.

Aizpuru 2002ko apirilaren 19an atxilotu zuten, baina zenbait hilabeteren buruan aske gelditu zen, prozedura akats baten ondorioz askatzera behartuak izan zirelako.

Euroaginduak indarrean jarri baino lehenago atxilotu zuten, Segiko kide izateagatik atxilotu zuten, eta 'Haika-Segi' auzian auzipetua da. Hamalau urteko zigorraren arriskua du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.