Politika

Eneko Galarraga Espainiaratu egingo dute Frantziatik

Urruñan atxilotu zuten urtarrilaren 24an, eta behin-behinean aske utzi zuten bost egunera.

2008ko martxoaren 4a
15:05
Entzun
Paueko (Frantzia) Auzitegiak Eneko Galarraga (Villabona, Gipuzkoa) Espainiaratzea erabaki du gaur. Espainiako Auzitegi Nazionalak egina zion eskaera; 2003. urtean "terrorismo ekintzak" eta "ETAko kideekin harremanak edukitzea" egozten dio Galarragari.

Urruñan (Lapurdi) atxilotu zuen hura Frantziako Poliziak, urtarrilaren 24an, eta bost egunera utzi zuten aske, auzitegiaren kontrolpean.

Paueko Auzitegiko Fiskaltza Unai Hernandez Sistiaga (Santurtzi, Bizkaia) ere Espainiaratzearen alde azaldu da. Otsailaren 14an atzeman zuen Hernandez Frantziako Poliziak, Baionan. Haren kontrako eskaera ere Auzitegi Nazionalak du egina, 18/98 auziarekin lotuta -ez zen epaiketara azaldu-. Lau egunera aske utzi zuten, behin-behinean. Paueko Auzitegiak martxoaren 11n jakinaraziko du erabakia.

Pertsona ezaguna da Hernandez Baiona aldean, azken urteetan euskalgintzan egin duelako lan; bertzeak bertze, ikastola, AEK eta Uda-Leku elkarteak lagunduz. Atxiloketak harridura eta haserrea eragin du euskalgintzako eragileen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.