Eneko Gogeaskoetxea ustezko etakidea (Gernika-Lumo, 44 urte) abendura arte behintzat behin-behinean preso edukiko dute Londresen, Espainiaratzeari buruzko epaiketa hasi artean, gaur Westminster-ko (Londres) Auzitegiko epaile batek esan duenez. Espainiako Justiziak hamabost deitu "terrorista" egozten dizkio, baita ETAko kidea izatea ere. Abenduaren 14tik 16ra artean izango da epaiketa.
Gaurko saioan Gogeaskoetxea bideo-konferentzia bidez aritu da, Belmarsh-ko kartzelatik.
Uztailaren 7an atxilotu zuten, Cambridgen (Erresuma Batua). Emaztearekin eta haurrarekin urteak zeramatzan han bizitzen. Besteak beste, 1997ko urrian Juan Carlos Espainiako erregea hil nahi izana eta ertzain bat hiltzea leporatzen dizkiote.