Eneko Gogeaskoetxea presoak esan du ez dela izan ETAko kidea

2013ko urtarrilaren 14a
15:41
Entzun

Eneko Gogeaskoetxea Arronategi euskal presoak (Gernika-Lumo, 1967) ukatu egin du ETAko kidea dela, gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean 1997ko urtarrileko kasu bategatik egin dioten epaiketan. Madrilgo Barajasko aireportura granadak bota izana egozten diote, eta Fiskaltzak hamabost urteko kartzela zigorra eskatu du.

Gogeaskoetxeak ez die Fiskaltzaren galderei erantzun. Bai bere abokatu Jone Goirizelaiaren itaunei. "Ez naiz ETAkoa izan", esan du halako batean. Ondorioz, azaldu du ez zuela parte hartu Barajasko atentatu hartan. Erasoa ETAk bere gain hartu zuen. Kalte materialak izan ziren.

Ertzain batek deklaratu du 1997ko urrian Kepa Arronategi atxilotu zutenean, honek esan zuela Barajasko ekintzaren ideia eduki zuena Eneko Gogeaskoetxea izan zela. Arronategik orduko deklarazioan "xantaia" jaso izana salatu du.

2011ko uztailean atzeman zuten Gogeaskoetxea, Cambridge-n (Erresuma Batua), eta iazko uztailean Espainiaratu egin zuten, ETArekin zerikusia zuelakoan. Gogeaskoetxeak adierazi du Cambridgen ez zela ezkutuan bizi, alaba eta haurrekin bizimodu normala zeramala.

1997ko urrian Bilboko Guggenheim museoaren atarian ertzain baten hilketan parte hartu izana ere egozten diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.