Ustez ekintza horretan parte hartzeagatik zigortutako Kepa Arronategik hitz egin du bistan, eta esan du Gogeaskoetxeak ez zuela bertan parte hartu hartu. Gaineratu du ekintza horren asmoa museoaren kontrako erasoa egitea zela, eta ez Juan Karlos Borboikoa hiltzea.
Gogeaskoetxeak adierazi du ez zela ETAko kidea, Erresuma Batura joana zela, 2011n Cambridgen atxilotu zuten arte. Tarte horretan ikertua izaten ari zenik ez zekiela ere adierazi du.
Fiskalak 95 urte eta bost hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Gogeaskoetxearentzat, behin-behinean; atxilotu zutenean "ETAren aparatu militar eta logistikoaren arduradun gorenetako bat" zela argudiatu du.